Itxi

telebista

Elkarrizketa

Nerea Llanos, PPko bozeramailea, gaurko 'ETB Hoy' albistegian

A.H.

EITB

Eskola publikoetako jatetxe alternatiboez arituko dira 'Entrada Libre' saioan.

Gaur, Nerea Llanos Euskadiko PPko bozeramailea elkarrizketatuko dute 'ETB Hoy' albistegian. Gonbidatuak Olaia Urtiagaren galderei erantzungo dizkie eta egun-eguneko gai politikoen hausnarketa sakona egingo du.

ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak gidatzen duen 'Egun On Euskadi' saioak eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu, eta Tasio Erkizia, Iñaki Zarraoa eta Antton Karrera solaskideen laguntza izango du horretarako.

Umeentzako jatetxe alternatiboez, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek Xabier Garai, Larrabetzuko Txinpandegi Guraso Elkarteko kidea, eta Ana Eizagirre, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko kidea, elkarrizketatuko ditu 'Entrada Libre'n. Beraiekin, eskola publikoetan jatetxe alternatiboak sortzeaz arituko dira.