Itxi

telebista

23:45ean

'20 kilometro, mila istorio', gaur, ETB2n

A.H.

EITB

Erreportajeak Behobia-Donostia lasterketa mitiko honen historia eta emozioak bilduko ditu, 20 protagonistaren eskutik.

  • Behobia-Donostia lasterketa

    Behobia-Donostia lasterketa

Behobia-Donostia lasterketa mitikoaren 50. edizioa dela eta, ETB2k 'Behobia-Donostia. 20 kilometro, mila istorio' erreportajea eskainiko du gaur gauean. Lasterketaren historia eta urteetan zehar lasterketa horretako protagonistek bizi izandako emozioak bilduko ditu.

Lasterketako 20 protagonista elkarrizketatuko dituzte, bakoitza ibilbidearen kilometro ezberdin batean. Lehenengo pertsonan jasotako testigantza hauek, bakoitzaren bizipenak eta lasterketan parte hartzearen emozioa azalduko dute. Horrez gain, kirol hitzordu garrantzitsu honetan parte hartzen duten korrikalarien tipologia ere azalduko dute: profesionalak, irabazleak, haurrak, beteranoak, hasiberriak, atzerritarrak, gurpil-aulkian korrika egiten duten parte-hartzaileak, etab.

Behobia-Donostia lasterketa bat baino gehiago da, sentimendu bat da, azken 50 urteotan zehar ilusioz, sentsazio ezberdinez eta milaka kirolarien esfortzuaren bidez sortutako sentimendu kolektiboa. Euskal Herrian ospatzen den lasterketa mitikoena da, eta kirola ulertzeko eta kirolaz gozatzeko modu berezia erakusten du.

'Behobia-Donostia. 20 kilometro, mila istorio' erreportajea ETB1en larunbatean eskaini zen, eta EiTB Nahieran atalean ikusgai dago jada. Gaur, berriz, ETB2n eskainiko dute, 23:45etik aurrera.