Itxi

telebista

Gaur gauean

Bergarako pilota jaialdia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H.

EITB

Bi pilota partiden arteko atsedenaldian, Athletic-Espanyol neurketaren laburpena eskainiko da.

  • Julen Retegi. Argazkia: EiTB

    Julen Retegi. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Euskal Telebistako kamerak Bergarako pilotalekuan izango dira, bertako jaialdia zuzenean eskaintzeko gaueko hamarretatik aurrera. Hasteko, Mendizabal III-Urruzola eta Jaka-Larrinaga bikoteek jardunaldiko lehenengo partida jokatuko dute, eta, ondoren, Julen Retegi-Rezusta eta Ezkurdia-Merino II pilotariek jokatuko dute eguneko partida nagusia. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Ibon Gaztañazpik egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.

Bi partiden arteko atsedenaldian, 23:00ak inguruan, Athletic-Espanyol Lehen Mailako futbol ligako norgehiagokaren laburpena eskainiko da, Jon Elortzaren kontakizunarekin.