Itxi

telebista

GAUR

Olinpiakos-Laboral Kutxa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Ondoren, Hendaian jokatutako Binakako Txapelketako pilota-partida izango da ikusgai lehenengo katean.

Gaur, Olinpiakos eta Laboral Kutxa taldeek Euroligako Top 16 faseko laugarren jardunaldiko partida jokatuko dute Atenasen, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka. Asier Aranguren eta Josean Aldalur esatariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna, 20:30etik aurrera.

Ondoren, 22:15ean, Hendaiako pilota-jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak. Hasteko, Binakako Txapelketako partida izango da ikusgai: Irujo-Barriola / Julen Retegi-Rezusta. Ondoren, Tainta-Untoria eta Jaka-Tolosa izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Ibon Gaztañazpi izango dira emanaldiaren arduradunak, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista