Itxi

telebista

Gaur

J. Retegi-Merino / Artola-Albisu, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Binakako Txapelketako partida, zuzenean, Bergaratik.

  • Retegi Bi EITB

    Retegi Bi EITB

Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldiko lehen neurketa jokatuko da gaur, Bergarako pilotalekuan: Julen Retegik eta Miguel Merinok (Beñat Rezustaren ordezkoa, min hartuta baitago), Iñaki Artola eta Jon Ander Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da, ETB1en eta eitb.eus-en.

Gaueko hamarretan hasiko da jaialdia Gorka-Larrinaga eta Mendizabal III-Urruzola bikoteen arteko norgehiagokarekin. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Ibon Gaztañazpi arduratuko dira kontakizunaz.