Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean, ETB2n

Ardi gisatu onena prestatzen, Karrantza eta Legazpi aurrez aurre

EITB

Gaur gauean, Ander Gonzalez eta Ramon Roteta sukaldariak herri bakoitza ordezkatuko duen sukaldaririk onenaren bila abiatuko dira.

Ander Gonzalez eta Ramon Roteta sukaldariek oso jaki tradizionala prestatuko dute 'No es país para sosos: Entre dos fuegos' saioan: ardi gisatua. Horretarako, Legazpi eta Karrantzara joango dira, eta herri bakoitzeko sukaldari onenaren bila hasiko dira; saioaren amaierako proban euren herria ondoen ordezkatuko duten sukaldarien bila, alegia.

Ramon oso modu ikusgarrian helduko da Karrantzara, eta bere energia eta oreka berreskuratuko du, Alicia gidariak feng shui-aren gainean duen jakintzari esker. Aliciak Ramoni proban aritzeko sukaldari bikote paregabea aurkeztuko dio, eta ardi bat aukeratzera joango dira elkarrekin. Ramonek, gainera, bildots-hankak dastatuko ditu Karrantzako Txutxuetxea tabernan, eta oholtzar pasaboloan arituko dira.

Anderrek Marianen laguntza izango du Legazpin. Marianek zaldiak ditu gustuko, eta Ander zaldien mundu horretan murgilduko du. Halaber, sukaldari bikote bikaina topatuko dute euren ardi gisatua prestatzeko, eta munduko gaztarik onena egiten ikasiko dute. Horrez gain, frikatxa pintxo dastagarria probatuko du Anderrek Legazpitik joan aurretik.

Karrantzak eta Legazpik platoan prestatuko dute ardi gisatua, eta epaileek erabaki beharko dute nork prestatu duen jakirik onena. Astero bezala, Mari Tere etxekoandreen erreginak eta Marti Alabamako printzesak osatuko dute epaimahaia.

'No es país para sosos: Entre dos fuegos' gaur 22:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.

.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Legazpi