Itxi

telebista

Euskaraz

'Yogi hartza', gaur gauean, ETB1en!

L.A | EITB.EUS

ETB1ek 'Yogi hartza' animaziozko filma eskainiko du gaur, 21:30etik aurrera.

0:34

Gaur, 21:30etik aurrera, Yogi eta Boo-Boo hartzen abenturak izango ditugu ikusgai. Jellystone parkeak geroz eta bisitari gutxiago dituenez,  alkateak hura itxi eta lurrak saltzea erabaki du. Beraz, familiek aurrerantzean ez dute aire libreaz gozatzeko tokirik izango, eta, are gehiago, Yogik eta Boo-Book ezagutu duten bizileku bakarra utzi beharko dute betiko. Hartz biek Smith agentearekin bat egingo dute, parkea itxi ez dezaten.