Itxi

telebista

Euskal Herriko Itzulia

Eibar eta Aia arteko etapa, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E.

EiTB

Gauean, berriz, Lizartzako pilota jaialdia izango da ikusgai, 22:00etan.

Gaur arratsaldean, Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek, 15:00etatik aurrera. Eibarren eta Aiaren arteko 155,5 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Etapa laburra da, zortzi mendate ditu tartean, baina bat bera ere ez lehen mailakoa. Aiako goian amaituko da lasterketa. Xabier Usabiagak, Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Gauean, berriz, pilota jaialdia izango da ikusgai Lizartzatik, 22:00etan. Hasteko, Victor-Iturriaga / Jaka-Tolosa neurketa jokatuko da, Binakako Promozio Txapelketaren barne. Ondorengoa, berriz, lagun artekoa izango da, Arretxe II.a eta Ladis Galartza, Olaetxearen eta Apraizen aurka. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Ibon Gaztañazpik emango dute jaialdiaren berri.