Itxi

telebista

Zuzenean

Futbola eta saskibaloia, gaur, ETBn eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Real Sociedad B-Leioa eta Sporting-Alaves ETB1en, eta Dominion Bilbao Basket-Iberostar Tenerife ETB4n.

Futbolarekin ekingo dio Euskal Telebistak gaurko kirol emanaldiei. 15:45ean zabalduko du ETB1ek 'Zilarrezko Futbola' tartea, Bigarren Mailako bi partida eskaintzeko: Real Sociedad B-Leioa eta Sporting-Alaves. Xabier Andueza eta Iban Bengoetxea Zubietatik ariko zaizkigu berri ematen, eta Naxari Altuna Gijonetik. Juanan Larrañagak aditu lanak egingo ditu bi emankizunetan.

Bestalde, ETB4n, Endesa Ligako 29. jardunaldiko Dominion Bilbao Basket-Iberostar Tenerife norgehiagoka izango da ikusgai 19:15etik aurrera. Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Juan de la Vegak egingo dute kontakizuna.

Hiru emanaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en.

Bestalde, Jon Elortzak gidatutako 'Gol Festa' saioak bi edizio izango ditu: 20:55ean eta 23:50ean. Bigarrenean, Athletic-Getafe partidaren azterketa egingo dute.