Itxi

telebista

Gaur

Amstel Gold Race lasterketa, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Ardenetako lehen klasika handiaren emanaldia ETB4n hasiko da 14:00etan eta ETB1era pasako da 15:00etan.

Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du, gaur, Amstel Gold Race lasterketa. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak ekarriko dizkigute Ardenetako lehen klasika handiaren nondik norakoak, 14:00etatik aurrera ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en. Emankizuna eitb.eus bidez ere jarraitzeko aukera izango da.

Txirrindulariek 251 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta tartean 34 igoera gainditu beharko dituzte. Horietatik esanguratsuena Cauberg izango da, 800 metrokoa kota eta %12ko aldapa dituena. Lau aldiz igo beharko dute mendate hau.

Munduko talderik onenetako txirrindulariak izango dira nor baino hor gehiago Herbehereetako lasterketa ezagun honetan. Berriki Euskal Herriko Itzulia irabazi duen Joaquin Rodriguezekin batera, Alejandro Valverde, Simon Gerrans, Michale Matthews, Tom Dumoulin, Jelle Vanendert, Dan Martin eta Michal Kwiatkowski lehian ikusteko aukera izango dugu.

o dugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista