Itxi

telebista

% 12,7ko audientzia zatia

'Todos Los Apellidos Vascos' saioak 278.000 ikus-entzule izan zituen

EITB

%12,7ko audientzia zatiarekin, Olga Zabalgogeaskoak aurkeztutako saioak tinko eusten dio asteleheneko ordutegi nagusiari.

Astelehen honetan, Iñaki Perurenaren arbasoen historian barrena murgildu zen 'Todos los Apellidos Vascos' saioa eta beste behin, audientziaren babesa jaso zuen. Olga Zabalgogeaskoak aurkeztuta, saioak %12,7ko audientzia zatia eta 278.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

Formatu berriak euskal ikus-entzuleen ikusmina piztu du eta asteleheneko ordutegi nagusian tinko eusten dio lehen emanalditik. Orain arte emandako bost atalek %13,1eko audientzia zatia lortu dute eta 345.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bataz beste.

Datorren astelehenean, saioko ikerlari taldeak Pepe Mujica Uruguayko presidente ohiaren familiaren eta arbaso euskaldunen istorioak azalduko ditu.

azalduko ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista