Itxi

telebista

Heriotza

Pello Sarasola, ETBren zuzendari ohia, hil da

Telebista alorreko profesional handi bat zendu da, 50 urte zituela, gaixotasun luze baten ondoren. EiTB Taldeak doluminak agertu nahi dizkie familiari eta hurbilekoei.

1:29

Gaixotasun luze baten ondoren zendu da Pello Sarasola, ETBren zuzendari ohia, 50 urte zituela. EiTB Taldeak doluminak agertu nahi dizkie familiari eta hurbilekoei. Telebista alorreko profesional handia zen, oso ondo ezagutzen zuen euskal ikus-entzunezkoen mundua, eta ibilbide luzea izan zuen ETBn.

'ETBri eta EiTB osoari egindako ekarri handia eta bere adiskidetasuna nabarmendu nahi ditut une latz hauetan, gauza guztien gainetik lagun eta langile handi bat joan zaigu', adierazi du Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak.

Deustuko Unibertsitatean Zientzia Politiko eta Soziologian lizentziaduna, 1989an hasi zen EiTBn lanean, Ikerketa eta Audientzia teknikari gisa. ETBren Programazio zuzendaria izendatu zuten 1995ean, eta Programazio eta Eduki zuzendari, 1999an. 2005ean, ETB utzi eta Antena3 telebista katean hasi zen lanean, Antena zuzendari bezala, 2011ra arte. ETBren Eduki zuzendari kargua hartu zuen orduan, eta ETBren zuzendari izendatu zuten bi urte geroago, 2013an.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea