Itxi

telebista

Gasteizko jaiak

Andre Maria Zuriaren jaien jarraipena, ETBn eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Aurten, Zeledonen igoera ere zuzenean eskainiko du Euskal Telebistak. Horrez gain, Gasteizko Udal Folklorearen kontzertua eta Ama Zuria pilota tornea ere bai.

  • Zeledonen jeitsiera

    Zeledonen jeitsiera

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiek tarte zabala izango dute Euskal Telebistan aste honetan. Asteartean hasi eta igandera bitartean, Arabako hiriburuan bizi den festa giroaren jarraipena egingo dute ETBko albistegiek eta saio ezberdinek, baita eitb.eus webguneak ere. Zeledonen jaitsiera izan da abiapuntua, eta, aurten, nobedade modura, jaiei amaiera emango dien Zeledonen igoera ere zuzenean eskainiko du ETBk. Ama Zuria pilota torneoko partidek eta abuztuaren 2an grabatu zen Gasteizko Udal Folklorearen kontzertuak osatuko dute eskaintza.

Gaur, ostiral eta larunbat gauean, pilota emankizunak egingo ditu ETB1ek Gasteizko Ogeta pilotalekutik. Gaur, Ama Zuria torneoko Irujo-Rezusta / Ezkurdia-Zubieta finalerdia eskainiko da, eta larunbatean finala. Ostiraleko jaialdian, 'Viña de Sopié' desafioa jokatuko da, lau eta erdiko, binakako eta buruz buruko partida banarekin.

Arestian aipatu bezala, igandean, lehen aldiz, Zeledonen igoera eskainiko du ETB1ek 00:30etik aurrera, Ilaski Serranoren eskutik.

Bestalde, astelehenetik ostiralera bitartean eguerdiro ETB2n ikusgai den 'Como en Casa en Ningún Sitio' saioak Andre Maria Zuriaren jaien jarraipen berezia egingo du. Erreportajeak eta zuzenekoak egingo dituzte, Gasteizko ekitaldi nabarmenen berri emanez eta hirira datorren jende ezagunarekin hitz eginez.

Emanaldi guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus-ek Andre Maria Zuriaren jaien inguruan duen webgune berezian. Bertan, albiste, argazki, bideo eta egitarau osoa kontsultatzeko aukera dago.