Itxi

telebista

Pilota

Urrutikoetxea-Albisu / Olaizola II-Ibai Zabala, Zallatik, gaur

A.A.

EiTB

Tainta-Begino / Mendizabal III-Apraiz eta Aritz Lasa-Elezkano II partidek osatuko dute igande honetako jaialdia.

Zallako pilotalekutik eskainiko da 'ETB Kantxa' saioa gaur, ETB1en eta eitb.eus-en, arratsaldeko bostetatik aurrera. Tainta-Begino / Mendizabal III-Apraiz norgehiagokarekin hasiko da jaialdia. Partida nagusian, Urrutikoetxeak eta Albisuk Aimar Olaizolaren eta Ibai Zabalaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Amaitzeko, Lau eta Erdiko Txapelketako final hamaseirenetako Aritz Lasa-Elezkano II partida jokatuko da. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Ohi denez, pilotaren aurretik herri kirolen tartean zabalduko dute ETB1en. Euskal Herriko Aizkolari Txapelketaren barruan, Aian jokatutako kanporaketaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Jose Etxebestek. Eguerdian ere herri kirolak izango dira protagonista: Oñatiko Artzain Txakur Txapelketa izango da ikusgai 12:15ean ETB1en, Juanan Legorbururen eta Estepan Plazaolaren kontakizunarekin.

ETB4n, bi emanaldi izango dira 20:30etik aurrera. Lehendabizi, Marino Lejarreta txirrindularitza probaren laburpena, Fermin Aramendiren ahotsean: Ondoren, Jai Alai Wold Tour zesta punta txapelketako finala: Goikoetxea-Erkiaga / Baskoetxea II-Aldazabal. Esatariak Iñigo Aiestaran eta Gotzon Enbil izango dira.

zango dira.