Itxi

telebista

Galdetu Lehendakariari

Zuk galdetu eta lehendakariak erantzungo du!

Iñigo Urkullu lehendakaria "Minuto a Minuto" saioan izango da hurrengo asteazkenean herritarrek egindako galderak erantzuten.

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu

Iñigo Urkullu lehendakaria izango dute gonbidatu hurrengo asteazkenean (urriaren 14an) "Minuto a Minuto" ETB2ko saioan. Saioan bertan egongo diren sektore ugaritako lagunen galderei erantzun beharko die, baita herritarrek web bidez bidalitakoei ere.

eitb.eus-ek Urkullu lehendakariari nahi duzun galdera egiteko aukera ematen dizu, Aintzane Bolinagak aurkezten duen saioaren e-posta helbidera idatzita.

Asteazkenean zure galderari erantzutea nahi baduzu, idatzi hurrengo asteartea baino lehenago helbide honetara: minutoaminuto@eitb.eus