Itxi

telebista

17:00etatik aurrera

Irujo-Rezusta / Irribarria-Zubieta, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Eibarko Astelena pilotalekuko jaialdia eskainiko dute, zuzenean, ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Gaur arratsaldean, Eibarko Astelena pilotalekuko jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean. Bertan, Binakako Txapelketako norgehiagoka jokatuko dute Irujok eta Rezustak, Irribarriaren eta Zubietaren aurka. Jaialdia arratsaldeko bostetan hasiko da Jaunaren-Irusta / Mendizabal-Merino I neurketarekin, eta hirugarren partidan Lasa-Urruzola eta Gorka-Galartza izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Pilotaren aurretik, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek aizkolarien Banakako Kopako finalerdi bat eskaintzeko. Eguerdian Zerainen Azurmendiren eta Vicenteren artean jokatutako lehian gertatutakoak ekarriko dizkigu Ibon Gaztañazpik Joxe Etxebeste lagun duela.

Azkenik, 12:00etan, ETB4n, palako BBK Ligako Zubiri-Brefel / Necol-Imanol partida izango da ikusgai. Iñigo Aiestaran eta Iñigo Oiartzabal izango dira esatariak.