Itxi

telebista

Pilota

Binakako txapelketa, Altsasutik zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Irujo-Rezusta eta Ezkurdia-Barriola bikoteek jokatuko dute txapelketako partida gaur, ostirala, 22:00etatik aurrera.

Gaur, ostirala, Altsasuko pilota txapelketarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek zuzenean, 22:00etik aurrera. Xala-Tolosa eta Jaunarena-Irusta bikoteen artekoa izango da atariko partida, eta, ondoren, Irujo-Rezusta eta Ezkurdia-Barriola bikoteek jokatuko dute binakako txapelketa partida.

Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia esatariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

ng>-en.