Itxi

telebista

Urte berriko kirol emankizuna

Irujo-Rezusta/Altuna III-Merino II, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

17:00etatik aurrera, Eibarko Astelenatik egingo dute pilota emankizuna ETB1ek eta eitb.eus-ek Urteberri egunez.

Gaur, Urteberri eguna, Eibarko Astelena pilotalekutik egingo dute pilota emankizuna ETB1ek eta eitb.eus-ek, zuzenean, 17:00etatik aurrera. Jaialdia Retegi- Irusta/ Jaunarena- Tolosa partidarekin hasiko da, eta ondoren, Binakako Txapelketako norgehiagoka jokatuko dute Irujo-Rezusta eta Altuna III-Merino II bikoteek. Jaialdiari amaiera emateko, Olaetxea- Urruzola eta Mendizabal- Erostarbe bikoteek jokatuko dute hirugarren partida.

Aizkolari eta harrijasotzaileen Banakako Kopako finalarekin eta Zaldibarko Olazar Txapelketako finalarekin osatuko da ostiraleko kirol eskaintza. Herri kirol emankizuna 12:00etan ETB1en jarraitu ahal izango da eta pilotarena 13:30ean, ETB4n.

ETB4n.

ETB4n.