Itxi

telebista

22:15ean, ETB1en

'Txarriboda' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'Zinez' saioan

Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak euskaraz filmatutako thrillerra 22:15ean eskainiko du Euskal Telebistak.

0:21

Fran (Mikel Losada) enpresaburu gazteak emaztea desagerrarazteko plan bat asmatuko du, negozioetan pilatutako dirua galtzeko beldur, baina Clarari (Itziar Atienza), emakume-hiltzaileei jazartzeko arrazoi sendoak dituen poliziari, aurre egin beharko dio. Istorio hori kontatzen du Txarriboda Javier Rebollok (Alaba zintzoa, Marujas asesinas…) eta Alvar Gordejuelak (Alaba zintzoa) elkarrekin zuzendutako pelikulak.

Oinarri hori hartuta, thrillerra eraiki du zinemagile bikoteak, eta elkarren aurkako borroka gogorrean jarri dituzte bi antagonistak, bakoitza bere interesei estu lotuta. Helburu erabat kontrakoak dituzte gainera: Franek bere ondasun materialei eta estatusari eutsi nahi die eta Clara, ostera, justizia gosez dago.

Bizkaian grabatu dute Txarriboda, sei astez eta EiTBren parte-hartzearekin. Euskaraz filmatu den istorio gordin eta ilunak inguru ezagunak ditu agertoki, hala nola Gaztelugatxeko Done Joane, Bakio, Gordexola, Zugaztieta eta Bilboko kaleak, besteak beste.

Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak euskaraz filmatutako thrillerra, beraz, gar eskainiko du Euskal Telebistak, 22:15ean.