Itxi

telebista

Kirolak

Euroligako partida eta Lasarteko pilota jaialdia, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Bartzelona Lassa-CSKA Mosku partida eta Promozio Txapelketako Agirre-Larunbe / Arteaga II-Apraiz partida eskainiko dira.

Saskibaloi eta pilota emanaldiek osatuko dute ETBren kirol eskaintza gaur iluntzean.

20:45ean hasita, Euroligako Bartzelona Lassa-CSKA Mosku partida izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, Juan de la Vegaren eta Josean Aldalurren kontakizunarekin.

22:00etan, Lasarteko Michelin pilotalekuaren bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean, Promozio Txapelketako Agirre-Larunbe / Arteaga II-Apraiz norgehiagoka eskaintzeko. Ondoren, aurrez jokatutako Berasaluze II-Aretxabaleta / Elezkano II-Beroiz partida izango da ikusgai. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira berriemaile.