Itxi

telebista

ETB1en eta online

Voltako 3. etapa eta Euroligako partida, gaur, zuzenean

A.A. | EITB

Laboral Kutxa eta Bartzelona Lassa taldeen arteko partida izango da ikusgai.

Kataluniako Voltako 3. etaparekin ekingo die ETB1ek eta eitb.eus-ek gaurko kirol emankizunei. Gironan hasi eta La Molina mendatean amaituko den ibilbidean gertatzen denaren berri emango dute, zuzenean, Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak 15:30etik aurrera.

Iluntzean, 20:30ean, Euroligako Top 16 faseko 12. jardunaldiko norgehiagoka izango da ikusgai: Laboral Kutxa-Bartzelona Lassa. Asier Aranguren eta Josean Aldalur arduratuko dira kontakizunaz.