Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Amorebieta-Barakaldo eta Olaizola II-Irribarria, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Bigarren B Mailako partida eta Buruz Buruko Txapelketako neurketa Iruñetik ETB1en eta eitb.eus-en.

Futbolak eta pilotak beteko dute larunbateko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

Bigarren Mailako futbolari eskainitako 'Zilarrezko Futbola' saioan Amorebieta eta Barakaldo arteko norgehiagoka izango da ikusgai 16:00etatik aurrera. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabalek egingo dute kontakizuna.

18:00etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da. Iruñeko Labrit pilotalekuko jaialdiaren berri emango digute Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak. Lehendabizi, Berasaluze II-Ibai Zabala / Victor-Aretxabaleta partida jokatuko da. Ondoren, Olaizola II-Irribarria Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako norgehiagoka.

Bestalde, 13:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, GRAVNI txapelketako pala motzeko finala eskainiko da. Iñigo Aiestaran izango da esataria.

go da esataria.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista