Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Buruz Buruko Urrutikoetxea-Ezkurdia, arratsaldean, ETBn

A.A. | EiTB

'Oreka' saioak GRAVNI pilota txapelketari eta saskibaloiko Emakumeen Ligari eskainiko dio tartea.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuan Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak jokatuko duten Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako partida. Emanaldia arratsaldeko bostetan hasiko da Arretxe II-Untoria / Elezkano II-Beroiz norgehiagokarekin. Iñigo Aiestaran, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

Eguerdiko 12etatik aurrera ikusgai izango den 'Oreka' saioan barruan bi emanaldi eskainiko dira: lehendabizi, Iruñean jokatutako GRAVNI txapelketako emakumeen paleta finala; ondoren, saskibaloiko Emakumeen Ligako 2. mailan, igoeraren bila, Gasteizko Araski eta Galdakaoko Ibaizabal taldeek jokatutako partiden laburpenak. Iñigo Aiestaran eta Juan de la Vega izango dira esatariak, hurrenez hurren.

Arratsaldeko lauretako herri kirolen tartean, hilaren 24an Adunan jokatutako Gorostidi Harria Txapelketan gertatutakoak bilduko ditu Ibon Gaztañazpik.

Bestalde, ETB4n bi kirol emanaldi izango dira. 13:00etan, erremonteko Sagardoaren Txapelketako finala eskainiko da, Uterga-Aizpuru III / Segurola-Endika, Iñigo Aiestaran eta Manuel Arrizabalaga Matxin esatari direla. 17:45ean, Legazpiko Santikutz Klasikaren laburpena egingo du Fermin Aramendik. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.

al izango dira.