Itxi

telebista

11:45ean

Pablo Iglesiasi elkarrizketa, gaur, 'En Jake' saioan

A.E.|EiTB

Podemoseko idazkari nagusia elkarrizketatuko dute, lehendabizikoz EiTBn.

Gaur eguerdian, 'En Jake' saioan eta Madrildik duplex bidez, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Xabier Lapitzek. EiTBk egiten dion lehen elkarrizketa izango da 'En Jake' saiokoa. Iglesiasek arratsaldean Barakaldoko BECean mitinean parte hartuko du. Hauxe da, halaber, Iglesiasek Euskadin egiten duen lehen ekitaldi politikoa.

Horrez gainera, Patxi Lopez sozialistari ere elkarrizketa egingo dio Lapitzek, Madrilgo Korte Nagusiak desegin berri diren honetan. Solas mahaian, Eider Hurtadok, Ibon Rodriguezek, Ricardo Crespok eta Josean Izarrak hatuko dute parte.

'En Jake' 11:45ean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.

ETB2n.