Itxi

telebista

Lehiaketa

'Hi, selfie!' saioan parte hartu nahi?

eitb.eus

EITB

Euskal Herriko toki ezagunenetan selfierik onena ateratzen duen taldea sarituko du Julian Iantzik aurkezten duen lehiaketak. Parte hartu nahi baduzue, idatzi selfie@eitb.eus helbidera.

0:20

Nork ez du inoiz selfie bat egin? Bada, selfie bat egitea lehiaketa bilakatuko da ETB1eko 'Hi, selfie!' saioan.

Saio frenetikoa izango da, eta Julian Iantzi izango du gidari. Erronka bizi eta dibertigarriak jarriko dizkie Iantzik partaideei. Hiru lehiakidez osatutako bi talde aurrez aurre arituko dira, Euskal Herriko toki ezagunenetan selfie bitxi, zail eta zirraragarrienak egiten. Onena egiten duenak irabaziko du saria.

Horretarako, baina, lehiakideak behar ditugu, jakina! Hiru lagunez osaturiko taldeak behar ditugu. Badakizue, beraz. 'Hi, selfie!' saioan parte hartu nahi baduzue, bidali zuen datuak selfie@eitb.eus helbidera. Anima zaitezte!