Itxi

telebista

Uztailaren 31ra arte

Bideokasting bidez 'El Conquis 2017'n parte hartzeko aukera zabalik

I.A. | EITB.EUS

Aurrez aurreko castingak bukatu dira dagoeneko. Halere, bideocastinga bidaltzeko aukera izango da uztailaren 31ra arte.

1:37

"El Conquistador del Fin del Mundo" telerrealitateko saioaren hamahirugarren edizioa abian da. Urtero bezala, aurrez aurreko castingak egin dira. Ekainaren 1ean abiatu ziren castingak Gasteizen; ekainaren 2an eta 3an egin zituzten Bilbon; ekainaren 6an, Iruñean, eta ekainaren 7an, Donostian. Aurrez aurreko castingak egin ondoren, bideokastinga bidaltzea da konkistatzaile izateko azken aukera.

Bideocastinga

Azken urteotan egin dugun bezala, aurten ere bideocasting bidez izena emateko aukera izango dute aurrez aurreko castingera joateko aukerarik izan ez dutenek. Bertan parte hartzeko asmoa dutenek bideo bat bidali beharko dute Internet bidez, uztailaren 31 baino lehen, eta castinga bidaltzeko prestatu den fitxa bete beharko dute eitb.eus-en, "El Conquis"en webean.