Itxi

telebista

Bilboko egoitzan

Gaur, zatoz 'Nekane Amaya: Mi gran boda gitana'-ren aurrestreinaldira!

Gaur, EiTBren Bilboko egoitzan, eta esklusiban, urteko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat prestatzen hasiko gara: Ziortza, Nekane Amayaren alaba, ezkonduko da!

EiTB taldeak ikus-entzule eta Nekane Amayaren jarraitzaile guztiak gonbidatu nahi ditu Bilboko egoitzan egingo den 'Nekane Amaya: Mi gran boda gitana' saioaren aurrestreinaldira.

Asteazkenean, urteko ekitaldirik garrantzitsuenaren lekuko izateko aukera izango dute ETB2ko eta eitb.eus-eko jarraitzaileek: Ziortza, Nekane Amayaren alaba, ezkonduko da! Hala ere, ijito abertzalearen jarraitzaile sutsuenek emisioari aurrea hartzeko aukera izango dute, gaur, 19:30ean, EiTBren Bilboko egoitzan egingo den aurrestreinaldira joateko aukera izan baitute. Horrela, protagonista nagusiak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte.

Aurrestreinaldira joateko, nahikoa da nekaneamaya@eitb.eus helbide elektronikora idatziz izena ematea.

Nekane Amayaren alaba, Ziortza, familia aberats bateko albaitari batekin ezkonduko doa, eta ijito abertzaleak ezkontza hau onenetan onena izatea nahi du, noski. Hori dela eta, Bilboko alkateari eskatuko dio ezkontza egiteko, Juan Mari Arzaken jatetxean antolatu nahi du bazkaria, Kepa Junkerari eskatuko dio musikaren ardura bere gain hartzea... Baina nahikoa izango al da hori guztia mutilaren gurasoek ezkontza hau onar dezaten?

Gertakari garrantzitsu honen nondik norakoak asteazkenean, maiatzak 25, izango dira ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean hasita.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Barre bideoak