Itxi

telebista

22:15ean

'Alaba zintzoa' filma, gaur gauean, 'Zinez' saioan

Ramon Aguirre, Leire Ucha eta Aitziber Garmendia dira pelikularen protagonistak. Gaur gauean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en.

0:23

Gaur, 22:15etik aurrera, 'Zinez' saioaren baitan, Alaba zintzoa eskainiko du ETB1ek. Jabier Rebollok eta Alvar Gordejuelak zuzendutako lana da, eta, besteak beste, Ramon Aguirre, Leire Ucha, Itziar Lazkano eta Aitziber Garmendia dira pelikularen protagonistak. Karambola produkzio-etxeak sortu du, EiTBren laguntzarekin.

Alaba zintzoa Susanaren istorioa da. Etxeak garbitzen egiten du lan, eta horietako batean sartzea erabakiko du, jabea oporretan joaten denean. Gazteak arazo asko ditu, eta horiei ihes egitea du helburu, aberatsen plazerrak dastatzeaz gain. Baina bihurrikeria baten moduan hasiko denak arazo ugari eragingo dizkio.

Euskal Telebistaren lehen katean izango da gaur ikusgai Alaba zintzoa filma, 22:15etik aurrera.