Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Giroko 20. etapa eta Bera Beraren partida, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Sat Anna di Vinadion amaituko den azkenaurreko etapaz eta Bera Berak Helvetia Alcobendasen aurka jokatuko duen neurketaz gain, Zierbenako pilota jaialdia ere eskainiko da.

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango dira ikusgai larunbat honetan ETBn eta eitb.eus-en.

Hasteko, txirrindularitza. 13:00etan egingo dute bat Italiako Giroko azken aurreko etaparekin ETB1ek eta eitb.eus-ek. Lehen mailako hiru mendate igaro ondoren, Sat Anna di Vinadion (3.) amaituko dute ibilaldia. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna.

Txirrindularitza amaitutakoan, 17:30ak aldera, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da. Zierbenan izango dira Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza bertako bi pilota partiden berri emateko: Tainta-Imaz / Agirre-Iturriaga eta Berasaluze II-Aretxabaleta / Olaizola II-Larunbe.

Bestalde, ETB4k Eskubaloiko Emakumeen Ligako azken jardunaldiko norgehiagoka eskainiko du: Bera Bera-Helvetia Alcobendas. Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da. Jon Ander Gorospek, Jose Inazio Altubek eta Ander Txintxurretak egingo dute kontakizuna.