Itxi

telebista

'A ver si no llueve'

Bidali zure agurra bideoan eta irabazi asteburu bat!

Bideoa bidaltzen dutenenen artean Aire de Bardenas hoteleko egonaldi bat zozkatuko dute 'A ver si no llueve' saioak eta eitb.eus-ek.

Oporretan zaude? Gustura jasoko genuke zure agur bat ETB2ko "A ver si no llueve" saioan. Bideoa bidaltzen duzuenon artean, gainera, Tuterako Aire de Bárdenas hotelean egonaldi bat zozkatuko dugu uda amaieran.

Jasotzen ditugun bideo original eta berezienak telebistan emango ditugu, 'A ver si no llueve' saioan bertan, eta gainera, saioaren webgunean jarriko dira ikusgai. Inspirazio gisa, bideo honetako agurrak erabili ahal izango dituzu.

Nola bidali bideoa

Bideoa bidaltzea oso erraza da; bideoa grabatu mugikorrarekin edo bideo-kamera batekin, sartu "A ver si no llueve" saioaren webgunean eta bertan dagoen formularioa bete behar da. Bideoak horizontalean egon behar du grabatuta.

 

Saria: asteburu bateko egonaldia

A ver si no llueve | Aire de Bárdenas de TudelaAgurrak bideoan bidali dituzuen guztion artean, bi lagunentzako asteburu pasa zozkatuko dugu uda amaieran. Tuterako Aire de Bardenas hotelean asteburu pasa egiteko aukera emango dugu!

Ametsetako hotel bat da Tuterakoa; izarrak ikusten lo hartzeko edo filmeetan ikusten diren egunsenti zoragarri horiekin gozatzeko aukera aparta. Nafarroako Bardeetan dago hotela, inguru natural paregabean, eta sekulako ikuspegia eskaintzen du.

'De lo Bueno lo Mejor' saioak egin zuen zientzia fikziozko film batetik aterata dagoela dirudien Aire de Bardenas hotelari buruzko erreportajea.