Itxi

telebista

22:30ean

Nekane Amayak munduko hileta abertzaleena antolatuko du gaur

A.H. | EITB

Jonen osaba hil ondoren, Nekane Amayak hartuko du hileta antolatzearen ardura. Sorpresak eta ezbeharrak ez dira faltako.

Jonen osaba hil ondoren, Nekane Amayak munduko hiletarik abertzaleena antolatzeko ardura hartuko du, eta besteak beste, Deia-n eskela publikatu eta elizkizuna Gaztelugatxen ospatzea erabakiko du.

Gorpua daraman kotxearen atzetik, hileta martxa luzea egingo dute bihurgunez beteriko errepidean, eta auto ilara luzeari Kataluniako bikote turista bat ere gehituko zaio. Denek batera Gaztelugatxeko ermitara igoko dute hilkutxa, eskaileretatik gora.

Baina gauzak ez dira Nekane Amayak pentsatu bezala aterako. Gaizkiulertuak, ezbeharrak, herentziarengatik lehiak eta ezkutatu nahi izango diren sekretu harrigarriak ikusiko ditugu. Abentura ero honetan, gainera, Klaudio Landak, Iñaki Lopezek eta La Otxoak parte hartuko dute.

'Nekane Amaya' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.