Itxi

telebista

Gaur, 15:50ean

Suitzako Itzuliaren 6. etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Weesen inguruan burutuko den 162,8 kilometroko goi-mendiko etapa izango da.

Gaur arratsaldean, Euskal Telebistak Suitzako Itzuliaren seigarren etapa eskainiko du zuzenean. Weesen herrian hasi eta Amden-Arbenbüelgo igoeran amaituko den 162,8 kilometroko goi mendiko etapa izango da. Klaussenpass mendatea, 1.500 metroko desnibelarekin, ibilbidearen punturik ikusgarriena izango da. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean, 15:50etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.