Itxi

telebista

Kirolak

Suitzako Itzuliko zazpigarren etapa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Urrestillako pilota jaialdia ere zuzenean eskainiko du Euskal Telebistak 22:00etatik aurrera.

Gaur arratsaldean, Suitzako Itzuliaren zazpigarren etapa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean, 15:50etik aurrera. Goi mendiko etapa garrantzitsua izango da, eta txirrindulariek 224 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, Arbon eta Söldengo glaziarraren artean. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.

Gauean, 22:00etatik aurrera, Urrestillako pilota jaialdiarekin bat egingo dute. Hasteko, Ugalde-Martinez eta Errandonea-Olaizola III bikoteek ETBk eta Esku Pilota Enpresen Ligak afizionatuentzat antolatu duten torneoko finalaurreko norgehiagoka jokatuko dute. Ondoren, Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Zabaleta bikoteen arteko partida eskainiko dute. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren zuzeneko kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.