Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Nekane Amaya amama izateko prestatuko da telesailaren azken atalean

A.H. | EITB

Azken atalak sorpresa handiak ekarriko ditu. Ziortzak Jonekin zuen harremana hautsiko du, eta Nekane Amaya Tererekin aliatuko da egoera konpontzeko.

Gaur gauean, Nekane Amaya amama izango dela konturatuko da, eta hasierako sustoaren ondoren, lasaiago, bere amama beharretan sartuko da buru-belarri. Ekografiak egitera joango da, erditze aurreko klaseetara, Euskaltzaindiara bisita egingo du umearentzat izenik egokiena topatzeko, eta, besteak beste, enbrioiaren argazkiarekin Athleticen bazkide-txartela egitera joango da San Mamesera.

Haurra izan aurretik, Jonek eta Ziortzak ezkontzeko asmoa dute, baina egoera korapilatu egingo da. Haurra behar bezala hezteko eta umearen haurtzaina ahuntz bat izatea nahi ez duelako ezkonduko dela esango du Jonek, baina Ziortzak ez ditu Jonen hitzak barkatuko eta eten egingo du bien arteko harremana.

Orduan, Nekane Amaya Tererekin aliatuko da ezkontzeko planak aurrera jarrai dezan, eta edozer gauza egiteko prest egongo dira Ziortzaren eta Jonen arteko harremana berriz abiarazteko.

'Nekane Amaya'ren azken atala gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.