Itxi

telebista

22:15ean

San Fermin pilota torneoa, zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus

A.H. | EITB

Olaizola II-Albisu eta Urrutikoetxea-Untoria bikoteak arituko dira aurrez aurre San Fermin torneoan.

  • Mikel Urrutikoetxea

    Mikel Urrutikoetxea

Euskal Telebistak Iruñeko Labrit pilotalekuarekin bat egingo du gaur, berriz ere, eta San Fermin pilota tornea eskainiko du zuzenean.

Hasteko, Agirre-Apraiz eta Ugalde-Martija bikoteek jokatuko dute atariko partida, eta, ondoren, Olaizola II-Albisu eta Urrutikoetxea-Untoria bikoteak arituko dira aurrez aurre San Fermin torneoan. Amaitzeko, Retegi Bi-Tolosa eta Elezkano II-Aretxabaleta, jardunalduko azkeneko norgehiagoka, eskainiko dute. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.