Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Arrauna, futbola eta txirrindularitza, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Moañako Bandera, Real Sociedad-Vila-real partida eta Tourreko 20. etapa zuzenean eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en.

0:23

Arraunak, futbolak eta txirrindularitzak osatuko dute larunbateko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

12:50ean egingo dute bat Frantziako Tourreko azken-aurreko etaparekin. Parisera iritsi aurretik, Alpeetako azken etapa jokatuko da Megève eta Morzine artean. Lau mendateri egin beharko diete aurre txirrindulariek: Aravis (2. mailakoa), Colombiere eta Ramaz (lehen mailakoak) eta helmugatik 12 kilometrora aurkituko duten Joux Plane (kategoria berezikoa). Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak emango dute bertan gertatzen den guztiaren berri.

18:00etan, arraunaren leihoa zabalduko dute, San Miguel Ligako 8. jardunaldia eskaintzeko: Moañako Bandera. Mikel Olazabalek gidatuko du emanaldia, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara lagun dituela.

19:30ean, Realak Vila-realen aurka jokatuko duen denboraldi-aurreko partida izango da ikusgai. Juanan Legorburuk eta Juanan Larrañagak egingo dute kontakizuna, zuzenean, Zarauztik.