Itxi

telebista

22:15ean

Portugaleteko Munduko Dantzak jaialdia, gaur gauean, ETB1en

A.E.|EiTB

Imanol Artolaren eta Itxaso Martinen eskutik, jaialdia 22:15ean izango da ikusgai.

0:15

Gaur gauean, ETB1en Portugaleteko Munduko Dantzak jaialdia izango da ikusgai, Imanol Artola eta Itsaso Martinen eskutik.

Mazedonia, Serbia, Ekuador, Txile, Hegoafrika eta Euskadiko foklore dantza taldeek Portugaleteko kaleetan barrena eskainitako ikuskizuna eskainiko da. Honakoak dira parte hartzen duten taldeak: Bafote (Txile), Ballet Cuadanacunchic (Ekuador), Orce Nikolov (Mazedonia), Themba Njilo (Hegoafrika) eta Kud Cvetkovic (Serbia). Anfitrioia, beste behin, Portugaleteko Elai Alai dantza taldea izango da.

Ez galdu, Portugaleteko Munduko Dantzak jaialdia, 22:15ean, ETB1en.