Itxi

telebista

Kirola

Ane Santesteban txirrindularia, gaur, 'Bat To Rio' saioan

A.E.|EiTB

Basque Teameko txirrindulariak jokoetan egingo du debuta abuztuaren 7an errepideko proba korrituta.

Basque Teameko Ane Santesteban txirrindularia protagonista izango da gaur, Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko borrokan ari diren edo sailkapena lortu duten kirolariak aurkezten dituen 'Bat To Rio' programan. ETB2n 13:45ean eta ETB1en 21:00etan eskainiko den saioaren atal honetan ezagutuko dugu nola prestatzen ari den Ane Santesteban egutegiko kirol hitzordurik handienerako.

Ane Santesteban bere ametsak betetzen ari da apurka-apurka. Bere aitak, Nico Santestebanek, Bruesa txirrindularitza taldeko arduraduna izandakoa, ez zuen inoiz pentsatu bere alabetako batek familiaren txirrindularitzarekiko pasio hori bereganatuko zuenik. 'Neskato txiki bat, argala, lotsatia eta beldurtia', horrela gogoratzen du Josemi Badiolak, hasierako urteetan Allerru tadean bere zuzendari izan zenak.

Txirrindularia hazi egin da, eta aldi berean konfiantza irabazi du; txirrindulari gisa bere maila handituz joan da. Italian eman zuen eliterako lehenengo pausoa eta Rio2016rako sailkapenarekin munduko onenen artean dagoela baieztatu du. Sailkapenak olinpiar diploma batekin amestea eta txirrindularitza profesionalean borrotzen jarraitu ahal izatea ahalbidetzen dio.

zen dio.