Itxi

telebista

'Gasteiz kantuan'

'Gasteiz kantuan' grabatuko dugu gaur gauean. Anima zaitez!

Gorka Knorr, Mikel Urdangarin, Xabier Euzkitze, Maria Amolategi eta beste hainbat abeslari ezagun Gasteizko Espainia Plazan izango dira 22:00etatik aurrera.

1:58

"Txoria, Txori", "Lau Teilatu", "Erribera", "Oi Ama Euskal Herria" eta beste hainbat euskal klasiko ostiralean entzun ahal izango dira gaur gauean 22:00etatik aurrera Gasteizko Espainia Plazan. Entzun, eta abestu. Izan ere, publikoaren parte hartzea ezinbestekoa izango da.

Hainbat abeslari ezagun izango dira oholtza gainean, tartean, Mikel Urdangarin, Gorka Knorr, Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Jaione Olazabal eta Laura Latienda. Gainera, Bankako Menditarrak (Iparraldeko abesbatza), Ikastola Olabideko kideak, Gasteizko Algara Dantza taldea eta Gasteizko Erraldoiak ere bertan izango dira.

Gogoratu, gaur gauean zita duzu: 22:00etatik aurrera, betiko euskal klasikoak entzuteko eta abesteko aukera izango da Gasteizko Espainia Plazan. Ez galdu aukera!