Itxi

telebista

Aste Nagusia

Fariba Sheikhan, 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioan 22:15etik aurrera

A.H. | EITB

Horrez gain, Austriako Feuerwerke Jost su etxearen su artifizialak eskainiko ditu saioak zuzenean.

Asteazken honetan Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok Fariba Sheikhan aktore gernikarra izango dute gonbidatu 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioan. Horrez gain, Nerea Alias Areatzako txipiroi lehiaketa gastronomikoan egongo da eta Iñigo Agirre zuzenekoa konexioetan ibiliko da bazterrak nahasten.  Saioak gainera, Austriako Feuerwerke Jost su etxearen su artifizialak eskainiko ditu zuzenean.

'Bilboko Aste Nagusia 2016' asteazken honetan emitituko da 22:15etik aurrera, ETB1en.

TB1en.