Itxi

telebista

22:15ean

'El expreso de Elmira' filma, ostiral gauean, ETB2n

EITB

Gary Flederren 'El expreso de Elmira' filma eskainiko du ETB2k. Egiazko gertakarietan oinarritutako filma da, eta Ernie Davis futbol amerikarreko kirolariaren istorioa kontatzen du.

Ostiral gauean, ETB2k El expreso de Elmira (The express, 2008) filma eskainiko du, benetako gertakarietan oinarritutako film hunkigarria da honako hau. Estatu Batuetan, kirolaren historia aldatu zuen Ernie Davis kirolariaren bizitza azaltzen du, arrazakeriaren eta leuzemiaren kontra gogor borrokan aritu kirolariarena alegia.

Film biografiko hau, Gary Flederrek zuzendutakoa da, eta Dennis Quaid, Rob Brown eta Clancy Brown ditu protagonista.

El expreso de Elmira filma abuztuaren 26an izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.