Itxi

telebista

Kirol emanaldia

Bilboko Aste Nagusiko pilota torneoa, gauean, ETB1 eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Olaizola II-Untoria eta Altuna III-Rezusta bikoteek jokatuko dute finalaurreko partida, 23:25etik aurrera.

Euskal Telebistak Bilboko Aste Nagusiko pilota torneoa eskainiko du ostegun gauean. Olaizola II-Untoria eta Altuna III-Rezusta bikoteek jokatuko dute finalaurreko partida, eta Agirre-Galartza eta Elordi-Merino bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai jarraian. Txapelketako partida 23:25ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 'Bilboko Aste Nagusia 2016' saioaren ostean.

Aurretik, 21:15ean, Arretxe-Zabala eta Jaunarena-Irusta bikoteek jokatutako jardunaldiko atariko partida eskainiko dute. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

en kontakizuna.

en kontakizuna.

en kontakizuna.