Itxi

telebista

Kirolak ETBn

Zestoako pilota-txapelketa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus.en

A.H. | EITB

Horrez gain, Bera Bera eta Hypo taldeek jokatuko duten Txapeldunen Ligako multzoen fasera sailkatzeko lehen partida eskainiko du ETB4k.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Gaur gauean, Zestoako pilota jaialdiarekin bat egingo du zuzenean Euskal Telebistak 22:00etatik aurrera. Hasteko, Mendizabal III-Martija eta Jaka-Tolosa bikoteen arteko partida eskainiko dute, eta, ondoren, Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Eskubaloia

Horrez gain, ETB4k eta eitb.eus-ek Super Amara Bera Berak eta Hypo Niederösterreich talde austriarrak jokatuko duten Txapeldunen Ligako multzoen fasera sailkatzeko partida eskainiko dute, zuzenean, 16:00etan hasita. Jon Ander Gorospe eta Matxalen Ziarsolo esatariek hartuko dute emanaldiaren ardura.