Itxi

telebista

22:15ean

'La verdad oculta' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

Kathryn Bolkovac gerraosteko Bosniara bidaiatuko duen Nebraskako polizia da. Sexu-trafikoarekin zerikusia duelakoan, NBEren aurrean multinazional baten aurkako salaketa jartzea erabakiko du.

ETB2 kateak La verdad oculta (The Whistleblower, 2010) filma eskainiko du gaur gauean. Larysa Kondrackik zuzendu zuen, eta Rachel Weisz da drama honen protagonista nagusia.

Kathryn Bolkovac gerraosteko Bosniara bidaiatuko duen Nebraskako polizia da. Sexu-trafikoarekin zerikusia duelakoan, Nazio Batuen Erakundearen aurrean multinazional baten aurkako salaketa jartzea erabakiko du Bolkovacek.

'La verdad oculta' filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.