Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

El Corte Ingles Bandera eta San Mateo Torneoa, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

San Miguel Ligako azken jardunaldia 12:00etan izango da ikusgai eta Urrutikoetxea-Larunbe / Altuna III-Albisu norgehiagoka 17:00etan.

Estropadetako San Miguel Ligako azken jardunaldia eta Logroñoko San Mateo Torneoa ditugu gaurko kirol hitzordu nagusiak, ETB1en eta eitb.eus-en.

12:00etan hasiko da estropada emanaldia Portugaletetik, Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak gidatuta. San Miguel Ligako playoff-aren 2. jardunaldia jokatuko da lehendabizi eta El Corte Ingles Bandera ondoren. Iluntzean, 19:30ean, San Miguel Ligako irabazleari egingo zaion harrera eskainiko da.

17:00etan Logroño San Mateo feriaz gozatzeko aukera izango dugu. Torneoko partidan Urrutikoetxea-Larunbe eta Altuna III-Albisu izango dira nor baino nor gehiago. Aurretik Tainta-Beroiz / Ugalde-Barriola partida jokatuko da eta ondoren Dario-Martija / Arteaga-Iturriaga. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna.

Pilotaren aurretik, herri kirolen tartea zabalduko dute, bezperan Atxondon jokatutako Euskadiko Artzain Txakur Txapelketa eskaintzeko. Juanan Legorburu izango da estaria.

go da estaria.