Itxi

telebista

22:15ean

'Politikariak ekinean' saio berezia, gaur gauean, ETB1en

A.H. | EITB

Nahiara Gagok politikarien eta hauteskunde kanpainaren beste aurpegi bat erakutsiko du.

0:19

Gaur gauean, Nahiara Gago hauteskunde kanpainan murgilduko da ETB1ek eskainiko duen 'Politikariak ekinean' saio berezian, eta kanpainaren zein politikarien beste aurpegi bat erakutsiko digu.

Alderdi politikoen mitinetan egongo da, politikariak gertutik ezagutuko ditu eta hauteskunde prozesuaren atzeko aldea erakutsiko du. Horrez gain, aholkularien, kanpaina zuzendarien, community manager-en eta sortzaileen lana ere ezagutuko du.

'Politikariak ekinean' saioa, gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en.