Itxi

telebista

22:30ean

'El día después' hauteskunde saio berezia, gaur gauean, ETB2n

A.H. | EITB

Kolaboratzaile adituekin eta alderdi politikoetako ordezkariekin batera aztertuko ditu Xabier Lapitzek igandeko hauteskundeetako emaitzak.

ETB2k Xabier Lapitzek gidatuko duen 'El día después' hauteskunde saio berezia eskainiko du gaur gauean. Saioak igandeko hauteskunde autonomikoen emaitzak aztertuko ditu, eta horretarako, kolaboratzaile adituak bilduko ditu solasaldirako mahaiaren inguruan. Besteak beste, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko katedradun eta errektore ohia, Ramon Zallo Komunikazio katedraduna, Maria Silvestre Soziologian doktorea eta Jon Urresti Gizaker enpresako soziologoa izango dira bertan.

Horrez gain, alderdi politikoetako ordezkariekin arituko da Xabier Lapitz, hauteskundeen ondoren Euskadin geratu den egoera politikoa eta alderdien arteko balizko itunak aztertzeko.

'El día después' saio berezia, gainera, Lucia Mendez El Mundo egunkariko Iritzi alorreko arloburuarekin arituko da zuzenean, Euskadiko hauteskunde emaitzek Espainiako egoera politikoa desblokeatzeko izan dezaketen eragina baloratzeko.

'El día después' saio berezia gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.