Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Pablo Berasaluzeren agurra, 18:00etatik aurrera, EiTBn

A.A. | EiTB

Bilboko Bizkaia pilotalekuan haren omenez egingo den jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Pablo Berasaluze

    Pablo Berasaluze

Larunbat honetako 'ETB Kantxa' saioak Bilboko Bizkaia pilotalekuko jaialdia eskainiko du zuzenean. Bertan, Pablo Berasaluze omenduko dute, hemezortzi urtez profesional modura aritu ondoren erretiroa hartuko baitu. Berriztarrak Urrutikoetxea lagun duela, Aimar Olaizolaren eta Mikel Larunberen aurka neurtuko ditu indarrak. Aurretik beste bi bikote izango dira aurrez aurre: Arretxe II-Imaz eta Victor-Apraiz.

Emanaldia 18:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak gidatuta.

Ohi denez, pilotaren aurretik Bigarren B Mailako futbolari egingo diote tartea. Arenas-Barakaldo partidaren berri emango dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek, 16:00etan hasita.