Itxi

telebista

22:15ean

'10.000' filma eskainiko du ETB2k gaur gauean

Roland Emmerichek zuzendutako pelikula honek abentura, historiaurrea eta fantasia uztartzen ditu.

22:15etik aurrera, Roland Emmerich zinemagileak zuzendu zuen eta Steven Strait eta Camilla Belle aktoreak protagonista dituen filma eskainiko du ETB2k.

Profezia eta jainkoen garai mitikoan girotutako odisea dramatikoa da; espirituek Lurra gidatu eta mamutek lurzorua dardararazten zuten garaikoa, alegia.

Mamut erraldoia munduan zebilen garai honetan; gainera, gizateria 'eraiki' zuten ideiak eta sinismenak sortu ziren orduantxe. Basamortu zabala zeharkatu beharko du gerrari talde baten gidari den ehiztari gazte batek (Steven Strait). Bidaia honetan tigre sable-hortzak eta historiaurreko beste hainbat harrapari izango dituzte aurkari. Bat-batean, galdutako zibilizazioarekin egingo dute topo, eta maite duen emakumea erreskatatzen saiatuko da ehiztari gaztea.