Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Urrutikoetxea-Altuna III lau t'erdiko norgehiagoka, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Goizean Real Sociedad-Espanyol futbol neurketa izango da ikusgai, baita ere zuzenean.

Emakumeen Futbol Ligako Real Sociedad-Espanyol partida izango da ikusgai igande honetan, 'Oreka' saioaren barruan, ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera. Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Xabier Ormazabalek egingo dute kontakizuna Zubietatik zuzenean.

17:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da. Eibarko Astelena pilotalekuan izango dira Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia, bertako jaialdiaren berri emateko. Lau T'erdiko Txapelketako hiru partida jokatuko dira: promozioko bi, Jaka-Dario eta Elordi-Ugalde, eta lehen mailako bat, Urrutikoetxea-Altuna III. Azken hau izango da estelarra.

Pilotaren aurretik herri kirolen tartean zabalduko dute, aizkolarien Banakako Koparen barruan Eneko Otañok eta Mieltxo Mindegiak izandako dema eskaintzeko. Juanan Legorburuk egingo ditu esatari lanak Joxe Etxebeste lagun duela.

te lagun duela.